Ogi gogorrik ez Mamian

Tradizioa eta berrikuntza Gasteizko okindegirik astisaunetarikoan
2023(e)ko apirilakren 17(a) by
Ogi gogorrik ez Mamian
Cestas Urbide

Kaixo guztioi!

Martxoaren 23an, osteguna, Urbideko 15 bezerok ogi dastaketa batetaz gozatu zuten Mamian.


Txemak berak harrera egin zigun eta ogiaren historiari buruzko kontaketa egin zigun, antzinako Egiptorik gaur egun arte. 5000 urte hauetan emandako jauzirik esanguratsuena, orain dela 80 urte bakarrik izan zen, okindegi handien agerpenarekin batera, eta are gehiago aurrez erretako ogiaren asmakizunarekin. Honek ahalbideratu zuen industria handiak haien ekoizpena biderkatzea, eta ogi tonak garraiatzea bere ekoizpen tokitik hamaika km-tara..

Gasteizen kontsumitzen den ogiaren %50a baino gehiago mota honetakoa da.

 

Texto de Odoo y bloque de imagen
Imagen de Odoo y bloque de texto

Txema, herri napar bateko okinaren semea da. Bertan, herriko emakumeek eramandako etxeko ogiak egosten zituen, eta nola ez, bere etxean ogia egiten zuen ere, gaur egun egiten jarraitzen duen bezala.

Hala ere, ore amarekin egiteko ohitura galduta zuen eta Txemak denbora asko eman zuen usadio hau mantentzen zuten baserriak bilatzen. Bide honek, Euskal Herriko bihotzeko baserrietatik Frantziara erman zuen, bertan bere formakuntza jarraitu zuela.

Harrizko errotaren birrintzearen aldekoa da, honek galorratz mantentzen baitu. Aldiz, ez du gustoko %100-eko irin osoak erabiltzea, baizik eta %85-ko ateratze dutenak, hauetatik zahiaren kapa suminduagoak bateruz, kapa hauek antinutrienteak dituztelarik.

Bere ogietan garia, espelta eta zekale irinak erabiltzen ditu, denak kalitate handikoak.

Legamiari dagokionean, ore ama zaintzen 30 urte daramatza, egunero masa hau elikatzen du eta hurrengo egunerako parte bat gordetzen du. Legami hezearekin laguntzen dute eta beraien ogiari beharrezko denbora ematen diote gehitutako ore amak bere eraldaketa-lana egin dezan.

Ogi bakoitzak hiru eguneko prozesua eman du: lehenengo egunean aurremasa prestatzen da, bigarrenean ogia “lantzen” da, eta azkena, egosi egiten den eguna; prozesu eta prozesu artean masari tartea emanez atsedena hartzeko eta heldu ahal izateko.

Txemak apostu ausarta egin du ekologikoaren alde eta ogi bereziak eskainzten ditu sasoiaren arabera, hauen adibideak dira muztioarena, kuiarena, esnearena, txokolatearena, olibena… eta askoz gehiago!

Sus panes rebosan de los ingredientes mas importantes: tiempo, pasión y mucha ilusión. En Urbide apostamos por ellos.

Bere ogi freskoak eta labetik atera berriak gure katalogoan eskuragarri ditugu, zuen asteko erosketa osatu ahal izateko.

Eskerrik asko dastaketara etortzera animatu zinetenei, eta eskerrik asko Txemari bere dedikazioagatik!

Ana
Texto de Odoo y bloque de imagen
Ogi gogorrik ez Mamian
Cestas Urbide 2023(e)ko apirilakren 17(a)
Share this post
Etiketak
Artxibo