Natutala-k, adibidez, esan nahi du, gasa duten ardoen gasa botilaren barruan sortzen dela ardoaren hartziduraren ondorioz eta ez kanpoko eta hartziduraren osteako gehigarri bat bezala.
Mahats txuriko ardo naturalen ezaugarritako bat haien kolorea da. Sulfitoak ekiditu edota gutxitzerakoan, herdoiltze txiki bat ematen da. Kolorearen aldaketa txiki hau, ardoan sulfitoen presentzia 10 aldiz gutxiagokoa izatearen ondoriokoa.
Uste al duzu ardo txuriak buruko mina eragiten duela? Ez da ardoa, sulfitoak baizik!
Anfritoiek gidatuak ehun urteetako mahasti eder batera heldu ginen. Bertatik, Labraza herri harresiztatua ikus daiteke. Bertan azalpenekin jarraitu genuen ardoa eta gaztaren dastaketaren bitartean.
Hontzak ez du egiten apostua ardo naturalen izendapenagatik soilik, honetaz gain, ahal duten heinean, biodinamikaren funtsak ezartzen dituzte eta haien proiektua ildo honetan garatzen saiatzen dira.
Produktu biziak dira. Hauxe bera azpimarratzen saiatu zen Iker elikagai batetaz espero dugunaz galdetzen zigunean. Hau da, ea soilik gosea akabatzea bilatzen dugun edota beste zerbait.
Iker eta Xabiren elikagaiak bizitzaz beterik daude, dastatzera eta ezagutzera animatu nahi zaituztegu, behar bezala ezagutu ditzazuen.
Azkenik, bazkari oparo bat partekatu genuen bakoitzak ekarritakoarekin. Elkarbanatzeaz gain, barre eta topa egin genuen ere.
Ez duzula inor ezagutzen?; ez duzula kotxerik?; ez…?
Aitzakirik ez bilatu eta anima zaitez. Partekatu ditzagun elikagaiak, kotxeak eta bizipenak.
Zuen zain gaude!!!
Ana
Labrazara txangoa