Kaixo guztioi!
Martxoan azokaz azoka ibili gara. Egitasmo hauek, aproposak dira zuek Urbide proiektuaren atzetik bihotza, giharra eta burua ipintzen ari garenok ezagutzeko. Baita ere, guk, gure ogibidea posible egiten duzuenekin zuzenean harremandu ahal izateko. Holakoetan, proiektu txiki ezberdinen artean bizitza ematen duten beste zoro-zoragarri batzuk aurkitzen ditugu, eta batzuetan, hauekin elkarlanak abiatzen ditugu.
Horrela izan da Gustoko eta BioAraban. Bertan, Martxoaren haize boladak Aian kokatua dagoen gaztandegi artisau txiki bat ekarri digu gurera. Berbelar izena duen proiektu hau, 2021ean hasi zuen bidea.
Egitasmo hau abiatzerakoan hartu zuten lehen erabakia animali talderik ez izatea izan zen. Esnea baserritarrei zuzenean erosten diete, kasu honetan, Orendaingo baserri batean lortzen dute behi esnea.
Proiektua martxan jartzeko Euskal Herritik kanpo dauden gaztandegi ezberdinetan ibili ziren formatzen eta esperientzia ezberdinetatik ikasten. Leku horietan jasotakoaren parte bat eskeintzen dituzten gazta ezberdinetan islatuta dagoela baieztatzen du Xabik.
Xabi da bihotza eta gorputza jartzen diona Berbelarri. Hala ere, azoketan ikusi genuen bezala, familiaren babesa du horrelako momentuentzat. Prozedura guztia bere eskueetatik pasatzen da, esnea jasotzetik, gazta bezeroarengana edota saltokira eramateraino.
Urbiden bezala, ekologikoaren aldeko apostua egiten dute, hori dela eta, esnea eta gaztak ekologikoak dira.
Berbelar Gaztandegia, Aia