Josefina eta Hazien Sarea

Basaldea, ikasketa toki bat
2023(e)ko maiatzakren 3(a) by
Josefina eta Hazien Sarea
Cestas Urbide

BASALDE EZAGUTZEN DUZU?

Pertsona ekintzaileengana zuzendutako nekazal-enpresen hazitegia da. Bertan, erabilgarri dituzte lurrak, ekipamendu eta azpiegitura komunak.

Apirilean, Euskal Herriko Hazien Sarea, eta Kepa eta Josefina bisitatu ditugu. Bizitako guztia jarraian kontatuko dizuegu::


HAZIEN SAREA:

Olarizuko etxealdean haien egoitzan egon ginen irailan. Albistegi honetan, haien proiektua aurkeztu genizuen:
Albistegi honetan haien proiektu aurkeztu genizuen:



















Honetan, Violetaren eskutik, bertoko fruta-arbolen mintegia ikusi genuen.
Tokiko herritar zaharrenetarikoei egindako elkarrizketen bitartez, edota artxibo historikoak ikasten, sagarrondo, madariondo, aranondo eta gereziondoen 170 mota ezberdin identifikatu egin dituzte. Ikasitako artxibo batzuk Jose Miguel de Barandiaranenak dira, hauetan orain dela 70 urte baino gehiagoko fruta arbolen baratzen lekuak agertzen diren Euskal Herriko mapak daude.
Zuhaitz mota hauek aurkitzea, babestea eta biderkatzea, eta baita ere jakintza hau zabaltzea, haien erronka da. Mota hauek gure lurraldera egokitutakoak dira eta bakoitzak loratze-aldi propioa daukalarik. Honi esker, izoztea egonez gero mota batekoei eragingo lieke bakarrik. Barietate banak zapore, testura eta gaitasun ezberdinak ditu.
Bizitasun, moldagarritasun eta indar askoko zuhaitz-motak dira. Balizko izurriteen aurrean erresistentzia gehiago dutelarik.
Bizitza, historia eta kultura dira!
Nola babesten dituzte?
Lurrean, zuzenean, txertoa eramango duten arbolak landatzen dituzte:
Sagarrondoen inguruko jakintza handitzeko, 2017.ko albiste hau irakurtzea gomendatzen dizuegu

Eta hauen gainean, birproduzitu nahi dituzten barietateak txertatzen dituzte. Urte batean, edota urte eta erdian, birlandatzeko prest daude. Nora?: leku publikoetara, ortu komunitarioetara, edota norbanakoen etxeetara, hauek Hazien Zaintzaileak izateko eskaintzen dute haien burua. Zaintzaile hauek zuhaitzaren babesa jasotzen dute, zaintzeko konpromiso hartzen dute, eta Sareari sagar batzuk ikasteko eta txertaketa berriak egiteko urteko adarrak hartzen utzi behar diote.

Hazien Zaintzailea izan nahi baduzu beraiekin harremanetan jarri. Oso pozik jarriko dira eta!

Ikastaro oso interesgarriak antolatzen dituzte ere! 


Odoo - Prueba 1 de tres columnas

JOSEFINA eta KEPA

Josefina eta Keparen lurrak bisitatzen jarraitu genuen.
2021an egin genien albistegia
Mendigunen (Araba) haien lurrak izateaz gain, Basaldean, bi negutegi eta hektarea bateko lurra erabiltzen dute. Bertan, kanpokaldean, txitxirioak, indabak, porruak, azenarioak dituzte; negutegietan aldiz, letxugak, tomateak, zerbak, berakatz samurrak, erremolatxak eta abar lantzen dituzte.
Basaldean amankomuneko zonaldeak eskuragarri dituzte, txorrotak barazkiak garbitzeko edota lan egiteko eta biltzegiratzeko espazioak.
Laborantza egiteko modu ezberdinetaz hitz egin ziguten, landare erosleak zelan kontralatzen dituzten, laborantza-txandakatzetaz, laborantza-asosiazioetaz...
Beraien lurretako letxuga, berakatz samurrak, eta zerba batzuk azken asteetako saskietan sartu ditugu. Haien azenarioak eta lekaleak ederrak dira, baita ere karduak eta porruak.

Terminamos la visita con una cata de zumos hechos con variedades de la Red de Semillas y compartiendo los platos que habíamos llevado cada familia, ¡Como nos pusimos!

Txango oso atsegina izan zen, ume txikiz beteta (nire Chloe barne). Jolastu egin zuten, loreak eta adarrak jaso zituzten, lur menditxoak eskalatu zituzten, txorien atzetik korrika egin zuten eta gainontzekook bezala, dastaketa gozatu zuten.

Maiatzaren 13an beste txango bat dugu, zuen zain egongo gara!
Ana Lafuente
Josefina eta Hazien Sarea
Cestas Urbide 2023(e)ko maiatzakren 3(a)
Share this post
Etiketak
Artxibo